XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neskak lan kontuez mintzatu zitzaizkidan.

Clement kaleko jatetxe batean egiten zuten lan, karreraren azken urteak amaitu artean, behintzat.

Pazifikoko uretan bainatzen diren herrietako lagunek biziki maite dute San Franciscoko giro multikulturala.

Hori dela eta, betiko Chinatown auzoaz gainera, badago beste Chinatown bat Clement kalean, jatetxe etnikoz betea, Golden Gate parkearen ondoan.

Gure bikiek apartamendu txikian bizi behar zuten, etxeen prezioak uxatzearren.

Esaterako, =mCd=onaldseko langileek ere beste herri batzuetan baino diru gehiago kobratzen dute San Franciscon, bizitza oso garestia delako.

Dena den, hiriak abantaila piloa dauka.

Hori esateaz batera, eskuar zeuzkaten hiruzpalau museo seinalatu zizkidaten, baina etxerako bidaia nuen gogoan eta laster utzi genuen parke handi hori Twin Peaksera igotzeko.

Izenak adierazten duenez, bi harkaitz biki dira, 300na metro inguru dutenak, eta hortik San Francisco osoa begiztatzen da lanbrorik ez dagoenean.

Lanbrorik ez zegoen eta une batez hiriaren mapa imajinarioak diseinatuz amestu genuen, gure gogoko auzoak eginez itsasondoan edota muinoen inguruan.

Etxe txiki eta zuriz pintatuak, txukun-txukun antolaturik, gustu oneko dekoratzaileak bertan kokatu izan balitu bezala: halakoxea zen San Francisco mendi aldetik begiratua, hiri eskuzabal eta irekia alde guztietatik.

Menditik behera jaitsi eta kale ezagunak zeharkatu genituen: (...)